XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen, engranatze-lerroa eta AO nahiz OG zirkulu sortzaileen arkuak berdinak dira.

Beren AOG luzera (engranaien kanpo-zirkunferentziek mugatua), P1OQ1 edo P2OQ2 engranai arkuarena bezalakoa da.

Engranaia zikloidalek berezitasun nagusi hauxe dute: beren engranai lerroa zirkuluaren arkua izatea.

Zirkunferentzia sortzailearen erradioa edozein izan daiteke, eta R1 nahiz R2ren balioak (bi gurpil bakarrik direnean) desberdinak izan daitezke.

Baina, beti ere, modulu berdineko beste edozein gurpilekin engranatu ahal izatea (gurpil harmonikoak izatea) komeni da; eta, horretarako, zirkunferentzia sortzaileek erradio berdinak izan behar dituzte.

Bestela, engranai lerroak ez lirateke berdinak izango.

Normalean, bietan gurpil txikienaren erradioaren erdia izan ohi da zirkunferentzia sortzailearena.

Hala ere, modulu jakineko gurpil handietan zirkunferentzia sortzaileak handiagoak dira.

Baita oso gurpil txikietan ere, hortzaren punta forma estuegiz gera ez dadin.

Jatorrizko zirkunferentzia eta zirkunferentzia sortzaileak berdinak direnean, engranaiarik iraunkorrenak lortzen dira.

Bestetik, gurpil txikietan hortz-kopurua gutxi daiteke.

B) BILKARIZKO ENGRANAIAK

Har dezagun 10. irudia.

1 eta 2 jatorrizko zirkunferentziak ditugu, beren zentruak M1M2 lerro zuzenak lotzen dituelarik.

Bi zirkunferentzien ukigunea O puntua da.

Puntu horretan S1S2 lerro zuzena marraztuko dugu, M1M2 lerroarekin angelu bat osatuz.

Normalean, 75ampdeg;takoa izaten da angelu hori.

M1 eta M2 zentruetatik, M1S1 eta M2S2 elkartzutak ezarriko ditugu.

Elkartzuten balioak honako hauek izango dira: .

Zentruak M1 eta M2 harturik, eta erradioak r1 eta r2 izanik, N1 eta N2 zirkunferentziak lortuko ditugu.

S1S2 lerro zuzena N1 zirkunferentzian biratuz, berriz, EOF bilkaria.

Engranaia zikloideetan bezalaxe, simetriaz baliaturik hortzen beste aldea mugatuko dugu.

Engranaien kanpo eta barne-zirkunferentziak marratuta, hortzen profil osoa osatzen da.

Bilkariak oinarrizko zirkunferentzien C eta E puntuetan bukatzen direnez gero, barne-zirkunferentziak txikiagoak direnean (10. irudiko kasuan bezalaxe) lerro zuzenez osatu behar da profila.